2010/02/26

Sare sozialen eraginkortasuna

Sare sozialak aspalditik entzuten ari garen kontzeptua da. Sare sozial hauen helburu nagusia pertsonen arteko harremanak sustatzea da. Horrez gain, argazkiak, musika, bideoak eta edozein motatako multimedia materiala partekatzeko aukera ere ematen dute. Honaino, denok ados.

Gero eta hazkunde handiagoa duten sareak dira eta enpresa handiak eta multinazionalak negozio errentagarri eta arrakastatsu baten aurre ikusi dute beraien buruak. Tuenti edo Facebook profilak ditugunok badakigu zeri buruz nagoen berba egiten. Egunero hainbat inpaktu jasotzen ditugu sare sozial hauetan sartzen garenok, nahiz eta askotan konturatu ere ez egin. Hasierako orria kargatzen dagoen bitartean marka batek gure pantaila osoa bereganatzen du; gure sarrera ontzietan enpresa askok helburu komertzial hutsekin sortutako ekitaldiekin egiten dugu topo; eta gutxi ez bazen ere, lagunen urtebetetzeak 'Coca-Cola'k babesten ditu. Hau dela eta, marketing-objetuak sentitu gaitezkela uste dut.

Dena den, aipatu beharra dut, sare sozialetan ikus ditzakegun spotak eta iragarkiak zerikusi nahiko handia dute gazteon (sareen erabiltzaile nagusiak) interesekin edota gustuekin ere. Askotan gazteentzat propio diren txapelketak, kontzertuak etabarrekoak ikusten ditugu, hau da, benetan gustuko ditugun gauzak iragartzen dira. Hori ikusita, horren atzean marka bat dagoela ahaztu egiten dugu eta gure inpultsoak jarraituz klik egiten dugu.

Nire esperientziaz baliatuta, sare sozialekin denok irabazten dugula esango nuke. Egun gogor baten ondoren lagunekin argazkiak edo hitzak partekatzea ondo datorkigu danoi. Ni Tuenti eta Facebook erabiltzailea naiz eta askotan eskertzen da horrelako leku bat edukitzea minutu batzuetan zehar arazoak alde batera uzten ahalbidetzen digutelako. Hortaz, bai gazteontzat baita enpresentzat ere, sare sozialen arrakasta oso garrantzitsua dela, bi aldeen helburuak muturrekoak izan arren.

2010/02/19

Internet&eraginkortasuna

Zure hamabost minutuko bidaia horretan, dudarik gabe, publizitatearekin egin duzu topo. Gogora dezakezu…

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)
Bannerrak eta pop-upak ugariak izan dira klasean egindako bidaian. Spamik ez dut topatu, korreora ez baitnaiz sartu.

b) Ze markarekin egin duzun topo?
aski ehunka markekin egin dut topo, baina gogoratzen ditudan artean Alfa, bwin eta Malibú daude.

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?
Bai, Alfako pop-up izan da deigarriena, kursorea iragarkiaren gainean jarriz gero, jolastera gonbidatu baitnau. Hala ere, ez dut klik egin horretan eta aurrera jarraitu dut nire ibilbidearekin.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?
Bai, Tuenti sare sozialean egon eta Malibúko ekitaldi batera sartu naiz, ‘Radio Maliboom-boom’ izeneko kanpainari buruzkoa dena. Barruan egonda, beste webgune baten sartu naiz eta alde batera utzi dut, nahiz eta lehioa ez zarratu.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?

e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Atzera bueltatu eta erreparatu ez ditudan iragarki asko ikusi ditut. Baliteke, nik aurretik ikusitakoak eta oraingoak berdinak ez izatea, interneteko hainbat portaletan minuturo aldatzen baitira.

Interneteko publizitatea era masiboan jasotzen dugula uste dut, inpaktoak asko dira eta beste medioetan gertatzen ez zaidan bezela (telebistan esaterako) ez diet arreta handirik jartzen. Telebistaren aurrean banago, esan dezaket adi nagoela eta anuntzioak ikusten ditudala; interneten, ordea, oso iragarki gutxitan fijatzen naiz, bannerrak eta pop-upekiko nire jarrera pasiboagoa baita.

Bukatzeko, esan dezaket interneteko publizitatea ez dela zeharo eraginkorra, topatzen ditugun anuntzioak oso ugariak direlako.