2010/03/12

Eraginkortasuna saritzen

Eficacia Sariak bere izenak ikustarazten duen moduan, publizitate kanpainak duten eraginkortasuna saritzen dute. Kasu honetan, kanpainetan erabilitako elementu guztiak bigarren maila batera pasatzen dira. Originaltasuna edo kreatibitatea bezalako faktoreak lagungarriak dira saria irabazteko baina kanpainaren arrakasta da nagusi. 2008. urtean Caja Madrid 'Sentido y Sensibilidad' izeneko kanpainari esker, garaile suertatu zen. 2009. urtean, ordea, Ikea Sari Nagusiarekin egin zen 'Bienvenido a la República Independiente de tu Casa' kanpaina ospetsuaren eraginkortasunagatik.

Kreatibitate jaialdiak agentziek antolatzen dituzte eta beraz, agentziak dira irabazten irtetzen direnak. Publikoaren arreta deitzen dute eta promozioa eta ospea lortzeko intentzioarekin daudela sortuak dirudi. Jaialdi hauek agentziek antolatzen duten bitartean, Eficacia Sariak iragarleek beraiek dute erantzukizuna. Iragarleek kasu honetan zenbat eta gehiago inbertitu orduan eta gehiago irabazi beharko luketela suposatzen da. Dena den eta hurrengo parrafoan azalduko dudan bezela, dirua ez du zertan garrantzitsuena izan.

Eficacia Sarien 2009ko irabazleen zerrenda eta 2009ako iragarleen inbertsio rankinga alderatuz gero ezin da ondorio nagusirik atera. Gehien inbertitu zuten enpresa gehienek ez dute Eficacia Saririk lortu. Hala ere, Linea Directa enpresaren kasua dugu, 2009an publizitatean inbertitutakoa, 2008an inbertitutakoa baino gehiago dena eta urrezko Eficacia Saria saria irabazi duena. Gehien inbertitu duten 20 enpresak, urte batetik bestera, publizitatean gastatutako dirua murriztu dute erabat Unilever España eta Linea Directa izan ezik. Egia esateko deigarria izan bada, baina ezin da esan enpresek egiten duten inbertsioa Eficacia Sariren bat ziurtatzen duenik.

Hala ere, inbertsio ekonomikoak ez du asko esaten. Eficacia Sariak ere aurrekontu txikia duten kanpainak saritzen dute: 'Mahou 5 Estrellas' Sari Nagusia lortu du azken edizioan esparru horretan. Argi dago dirua eukiteak mesede egiten diola enpresei baina eraginkortasuna ez dago nahitaez diruarekin lotuta.

2010/03/05

Esperimentua amaitu da

Facebook sare sozialean aste honetan zehar egindako ibilbidearen amaiera etorri da. Esperimentuak hainbat gauza interesgarri utzi digu eta ariketa honek eragindako ondorioak azaltzen saiatuko naiz.

Hasteko, profil bat sortu behar izan dut. Oso pausu erreza da, datuak sartzea besterik ez baita. Kasu honetan, Walter McArthur Stevens izeneko mutil amerikarra naiz, 21 urtekoa, Connecticuteko Unibertsitatean ikasten dagoena eta Greenwich High School izeneko eskolan igaro zuena haurtzaroa eta nerabezaroa.

Datu horiek sartu ahala honako leiho bat agertu zitzaidan hurrengoa esaten zuena: 'Agrega a todos tus amigos de Connecticut University'. Horri esker, teorian nire klasekideak ziren pertsonei eskatu nizkien lagun izateko. Laurogeina eskakizun egin nituen eta emaitza ez da izan espero nuena: 25 pertsonek onartu dute nire eskakizuna, 18 neska eta 7 mutil hain zuzen. Horren arrazoi nagusia baliteke izatea mutil 'eder' baten argazkia jartzea profileko argazki gisa. Askoz onarpen gutxiago espero nuen, nik behintzat pertsona hori nor den ez badut ezagutzen ez diodalako onartzen. Dena den, 25 'lagun' horietatik bakarrik bik galdetu didate ea ezagutzen garen, beste guztiei berdin diete ezaguna ala ezezaguna naizen.


Ariketa honek argi utzi dit zeharo erreza dela zureak ez diren datuak erabiltzea sare sozialetan. Enpresa batentzat erosoa izateaz aparte oso eskuragarri du kanpaina bat sare sozialen bitartez hedatzea. Profil bat sortzea eta jendea agregatzea ez dela batere zaila ikusi dugu. Gainera, eman nahi den mezua oso azkar hedatzen da eta sor daitekeen biraltasuna primeran datorkio iragarleari.

Beste alde batetik, ez dut uste interneteko sare sozialetan hedatzen den kanpaina batek horrekin nahiko duenik. Internet gaur egungo medio nagusienetarikoa da (nagusiena ez bada) baina hala ere, sare sozialetan bakarrik iragartzea ez du arrakastarik ziurtatzen. Nire ustez, telebista edota prentsaren beharra dute publizitate kanpaina guztiek. Gainera segun zer nolako produktuarentzako (helduei zuzendutako produktu bat, esaterako) ezinezkoa izango zaio kanpaina interneteko sare sozialetan oinarritu.