2010/03/05

Esperimentua amaitu da

Facebook sare sozialean aste honetan zehar egindako ibilbidearen amaiera etorri da. Esperimentuak hainbat gauza interesgarri utzi digu eta ariketa honek eragindako ondorioak azaltzen saiatuko naiz.

Hasteko, profil bat sortu behar izan dut. Oso pausu erreza da, datuak sartzea besterik ez baita. Kasu honetan, Walter McArthur Stevens izeneko mutil amerikarra naiz, 21 urtekoa, Connecticuteko Unibertsitatean ikasten dagoena eta Greenwich High School izeneko eskolan igaro zuena haurtzaroa eta nerabezaroa.

Datu horiek sartu ahala honako leiho bat agertu zitzaidan hurrengoa esaten zuena: 'Agrega a todos tus amigos de Connecticut University'. Horri esker, teorian nire klasekideak ziren pertsonei eskatu nizkien lagun izateko. Laurogeina eskakizun egin nituen eta emaitza ez da izan espero nuena: 25 pertsonek onartu dute nire eskakizuna, 18 neska eta 7 mutil hain zuzen. Horren arrazoi nagusia baliteke izatea mutil 'eder' baten argazkia jartzea profileko argazki gisa. Askoz onarpen gutxiago espero nuen, nik behintzat pertsona hori nor den ez badut ezagutzen ez diodalako onartzen. Dena den, 25 'lagun' horietatik bakarrik bik galdetu didate ea ezagutzen garen, beste guztiei berdin diete ezaguna ala ezezaguna naizen.


Ariketa honek argi utzi dit zeharo erreza dela zureak ez diren datuak erabiltzea sare sozialetan. Enpresa batentzat erosoa izateaz aparte oso eskuragarri du kanpaina bat sare sozialen bitartez hedatzea. Profil bat sortzea eta jendea agregatzea ez dela batere zaila ikusi dugu. Gainera, eman nahi den mezua oso azkar hedatzen da eta sor daitekeen biraltasuna primeran datorkio iragarleari.

Beste alde batetik, ez dut uste interneteko sare sozialetan hedatzen den kanpaina batek horrekin nahiko duenik. Internet gaur egungo medio nagusienetarikoa da (nagusiena ez bada) baina hala ere, sare sozialetan bakarrik iragartzea ez du arrakastarik ziurtatzen. Nire ustez, telebista edota prentsaren beharra dute publizitate kanpaina guztiek. Gainera segun zer nolako produktuarentzako (helduei zuzendutako produktu bat, esaterako) ezinezkoa izango zaio kanpaina interneteko sare sozialetan oinarritu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario