2010/04/30

Iragarkien elementuak aztertuz

Klasean, www.anuncios.com webgunetik ateratako 10 spot ikusi ditugu. Behin aztertuta, bakoitzaren ezaugarriak idatzi behar izan ditugu, hala nola, produktua, emozionaltasuna/arrazionaltasuna, umorea, didaktika, musika, ospetsuen erabilera eta over ahotsa.

Spotak honako hauek dira:
- "Surfer" Toyota
- "Deseos" Iberostar
- "Nos dejaremos la piel" F.C. Barcelona
- "Paraiso" Mahou
- "Celtunis" Celta
- "Estas en casa" EITB
- "Lavadora" El Corte Inglés
- "Maletas" 11888
- "Emidio Tucci" El Corte Inglés
- "Tall Tree" Museo Guggenheim Bilbao

Hasteko, argumentu emozionalak eta arrazionalak erabiltzen diren aztertuko dut. Datuak nahiko esanguratsuak dira, hamar spot horietatik 7tan emozionaltasuna nagusitzen delako. 11888ko spotan bakarrik ikusi ditugu argumentu arrazional hutsak. Gainontzeko bietan ('Tall Tree' eta 'Lavadora' iragarkietan), ordea, argumentu mixtoak daudela ondorioztatu dugu, hau da, emozionalak eta arrazionalak diren elementuen arteko konbinaketa dago.

Iragarkietan, umorearen erabilera batzuetan arriskutsua suerta daiteke. Segun ze produktu ari garen iragartzen gure alde edo kontra bilakatu daiteke. Zerrendako spoten erdia baino gehiagotan, 6tan zehazki, umorea erabiltzen da. F.C. Barcelona, EITB, Emidio Tucci eta Museo Guggenheim Bilbaoko iragarkietan ez dago umorearen arrastorik.

Honekin batera, didaktikoak diren iragarkiak ez dira ugariak egungo publizitatean. Aztertutako hamarren artean bakarrik 11888koak du didaktikotasun hori, beste guztiek ez baitute behar euren produktuak iragartzeko.

Musika, iragarkietan erabiltzen den elementurik garrantzitsuena izan ohi da. Zerrendako guztietan erabiltzen da, bai fondoko musika baita jingle deritzogunak ere, 'Maletas'eko spotan gertatzen den bezela.

Gero eta gehiago dira iragarkiak egiteko pertsonaia ospetsuak erabiltzen duten enpresak. Fidagarritasuna eta era berean gertutasuna sortzen dute eta famatu hauek beharrezkoak ez diren arren garrantzia ematen diete spotei. Hala ere, klasean ikusitako hamar spotetatik lautan bakarrik ikusi ahal izan ditugu ospestu batzuk. Lau horietatik gainera, F.C. Barcelonako jokalariak eta EITBko izarrak euren burua dabilz iragartzen, beraz ez dugu ospetsu gisa sailkatuko. Beraz, Antonio Banderas (Iberostar) eta Paco Leon (11888) aktoreak dira irtetzen diren bakarrak.

Amaitzeko over ahotsa dugu. Ia guztietan erabiltzen dela ikusi dugu, 11888ko 'Maletas' eta El Corte Ingleseko 'Emidio Tucci' iragarkietan izan ezik. Dena den, azpimarratu beharra dago gizonezkoen ahotsa askoz erabiliagoa dela emakumezkoena baino 'Celtunis' iragarkian bakarrik entzun ahal izan duguna. Gizonezkoen ahotsa mota askotako spotetan agertzen da baina emakumezkoena, aldiz, bakarrik etxearekin eta etxeko lanekin zerikusia dutenetan soilik.

2010/04/24

Post-testaren emaitzak (II)

La Caserako kanpaina berriari buruzko inkesta astebete zabalik egon ondoren, emaitzak aztertzeari ekingo diot.

Hasteko, esan beharra dago 46 pertsonek erantzun dutela inkestari (15 gizonezko eta 31 emakumezko). 46 horietatik, %91a 20 eta 24 urte bitartekoak dira eta gainontzeko %9a 14-19 edo 25-30 urteko gizabanakoak dira.

Lehenengo galdera, gaian apur bat kokatzeko, telebistaren kontsumoari buruzkoa da, spot publizitarioekin zerikusi handia duena. %65ak bi ordu edo gutxiago ikusten du telebista egunero, %28ak bi ordu baino gehiago eta bakarrik %4ak aitortzen du ez duela telebistarik ikusten. Datu hauetatik abiatuta, freskagarrien spotak gazteongan eragina duten ala ez jakin nahi izan dut. Inkestatuen %89ak edari mota hauen spot bat edo gehiago gogoratzen ditu eta zein marka iragartzen diren galdetzerakoan Coca Colaren nagusitasuna islatzen da. %77ak gogoratzen ditu freskagarri honen spotetako bat, Aquarius (%53) eta La Casera (%42) jarraian daudelarik.

'Pedazo invento La Casera' izena duen kanpaina berriaren irudi bat jarri dut 4. galderan eta spot hori ikusia duten galdetu dut. Erdiak (%50) baietz erantzun du eta beste erdiak (%50) ezetz, noski. Zein markari dagokion galderan %49ak La Caserakoa dela esan du. Aipatzekoa da %27ak Coca Colaren spot bat dela pentsatu dutela, beharbada erakutsitako irudi horretan agertzen den kartel zirriborrotsua zurigorria delako (Coca Colaren irudi korporatiboaren koloreak). Azpimarratzekoa da spotaren slogana zein den oso gutxik (%36) gogoratzen dutela eta emandako lau aukerak gutxienez batek klikatu duela.

La Caserako beste spotik ezagutzen duten ere jakin nahi izan dut eta hirutik batek bakarrik baiezkoa erantzun du. Horietako %60ari oraingo kanpaina aurrekoak baino gehiago gustatu zaiola esan duten bitartean, %22ak okerragoa dela uste du. Bestetik, spot berria eta aurreko spotak antzekoak direla %18ak erantzun du.

Amaitzeko, La Caseraren kontsumoa zer nolakoa den galdetu dut. %24ari bakarrik gustatzen zaio freskagarri hau eta %20ari guztiz ezezaguna zaio. Gainera, hamarretik zortzik ez dute inoiz kontsumitzen, eta bakarrik %6ak astean behin edo gehiagotan edaten du La Casera.

Inkesta honen emaitzekin atera daitekeen ondorio nagusia La Caseraren azkenengo kanpainak harrera ona izan duela gazteongan. Inkesta egin duten erdiak 'Pedazo invento La Casera'ko spota ikusi dute eta La Casera markari dagokiola ere %50ak erantzun du. Horrek ez du esan nahi ikusi duten guztiek marka ondo esan dutenik baina ez dago hurrun ere. Gainera, kanpainaren originaltasunak aurreko spotak zahar geratzea eragin du kanpaina berriak, hamarretik seik gogoko baitute kanpaina berria. Beste alde batetik, post-test honi esker ere, gazteok freskagarri hau ez dutela kontsumitzen argi geratu da. Nahiz eta %24ari gustatzen zaion, ia inork ez du kontsumitzen egunero ezta astean behin ere.

Bukatzeko, hona hemen post-testaren ariketa garatzeko erabili dudan kanpaina:

2010/04/16

Post-test bat egiteko garaia (I)

Publizitate kanpaina baten eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen den metodo bat 'post-test'a da. Inkesta honi esker, produktu edo spot batek izan duen arrakasta ikus dezakegu.

Gaurko ariketa, honekin du zerikusia eta hasteko, kanpaina baten aukeraketa egin dut. 'La Casera'k egun egin duen kanpaina oso bitxia iruditu zait, oso gutxitan ikusten dugulako mota honetako spotak. Niri pertsonalki asko gustatu zait eta 'La Casera'k inoiz egin duen kanpainarik originalena eta, era berean, onena iruditu zait.

Kanpainaren datuak:
- Agentzia: Grey Group
- Iragarlea: Orangina-Schweppes
- Produktua: Freskagarria
- Marka: La Casera
- Arloa: Edariak
- Bezeroaren kontaktua: Paloma Aguado Hernández eta Ana Alonso Bahlsen
- Zuzendaritza orokorra: José Antonio González Mediavilla eta Roberto Sánchez Simón
- Sormena: Javier García Monserrat, Jesús Martínez Aniceto eta Nacho Hernández
- Estrategia-plangintza: Ramón Ollé eta Víctor Gutiérrez de Tena
- Kontuak: Lucía Gómez Hortigüela eta Marta Bretón
- Garapen digitala: Alfonso Aznar eta Guillermo Castilla
- Ikus-entzunezko produkzioa: Carmen Orbe eta Juan Torres
- Produktora: Películas Pendelton
- Produktorea: Luis Manso
- Errealizadorea: Javier Fesser
- Arte zuzendaria: César Macarrón
- Argazki zuzendaria: Alex Catalán
- Postprodukzioa: Molinare
- Musika: Rafa Arnau
- Soinua: Filmigranas
- Medio-agentzia: Arena
- Pieza: Spot TV 90"
- Titulua: 'Pedazo invento La Casera'

Xede-taldea 14 urtetik gorako pertsonak izatea erabaki dut, alkoholdun edari bat denez gero, edonork kontsumitu dezakelako. Dena den, 'La Casera'k gazteetan zer nolako harrera duen jakin nahi dut (14 urtetik 30 urtera). Sexuak ez du garrantzia izango, bai emakumezkoak zein gizonezkoak erantzun ahal izango dute inkestari. www.encuestafacil.com web orrialdean inkesta sortu eta email bitartez hedatzea dut xede.

INKESTA
Mesedez, inkesta honi 10 minutu eskeintzea eskertuko nizuke. Zure datuak isilpekoak izango dira eta ikerketa honetarako bakarrik erabiliko dira.

1. Zenbat ordu ematen dituzu telebistaren aurrean egunero?
- Ez dut telebistarik ikusten
- Ordubete edo gutxiago
- Ordubete eta bi ordu artean
- Bi ordu eta hiru ordu artean
- Hiru ordu baino gehiago

2. Gaur egungo freskagarrien iragarkirik gogoratzen al duzu?
- Bai
- Ez

3. Spot horietan iragartzen diren zein markak gogoratzen dituzu?
- Coca-Cola
- Fanta
- Kas
- La Casera
- Pepsi
- Trina
- Aquarius
- Otro (Por favor especifique)

4. Ikusi al duzu spot hau?
- Bai
- Ez

5. Zein markari dagokio?
- Fanta
- Kas
- Aquarius
- Pepsi
- Coca Cola
- La Casera
- Trina
- Ez dakit

6. Gogoratzen al duzu 'La Casera'ko beste iragarkirik?
- Bai
- Ez

7. Beste spot horiekin alderatuta, oraingoa...
- Gehiago gustatu zait
- Gutxiago gustatu zait
- Antzekoa da
- Ez dut aurrekorik ikusi
- Ez dut aurrekorik gogoratzen
- Otro (Por favor especifique)

8. 'La Casera'ko spot berri honen slogana zein da?
- ¡Como mola La Casera!
- La Casera no hay más que una
- Pedazo invento La Casera
- La Casera, probablemente la mejor bebida del mundo
- Otro (Por favor especifique)

9. Gustatzen zaizu 'La Casera'?
- Bai
- Ez asko
- Ez
- Ez dut inoiz edan

10. Zein maiztasunarekin kontsumitzen duzu 'La Casera'?
- Egunero
- Astean 2-3 alditan
- Astean behin
- Hilean behin
- Ez dut kontsumitzen
- Otro (Por favor especifique)

11. Sexua

12. Adina

Inkesta amaitu da.
Eskerrik asko.