2010/04/30

Iragarkien elementuak aztertuz

Klasean, www.anuncios.com webgunetik ateratako 10 spot ikusi ditugu. Behin aztertuta, bakoitzaren ezaugarriak idatzi behar izan ditugu, hala nola, produktua, emozionaltasuna/arrazionaltasuna, umorea, didaktika, musika, ospetsuen erabilera eta over ahotsa.

Spotak honako hauek dira:
- "Surfer" Toyota
- "Deseos" Iberostar
- "Nos dejaremos la piel" F.C. Barcelona
- "Paraiso" Mahou
- "Celtunis" Celta
- "Estas en casa" EITB
- "Lavadora" El Corte Inglés
- "Maletas" 11888
- "Emidio Tucci" El Corte Inglés
- "Tall Tree" Museo Guggenheim Bilbao

Hasteko, argumentu emozionalak eta arrazionalak erabiltzen diren aztertuko dut. Datuak nahiko esanguratsuak dira, hamar spot horietatik 7tan emozionaltasuna nagusitzen delako. 11888ko spotan bakarrik ikusi ditugu argumentu arrazional hutsak. Gainontzeko bietan ('Tall Tree' eta 'Lavadora' iragarkietan), ordea, argumentu mixtoak daudela ondorioztatu dugu, hau da, emozionalak eta arrazionalak diren elementuen arteko konbinaketa dago.

Iragarkietan, umorearen erabilera batzuetan arriskutsua suerta daiteke. Segun ze produktu ari garen iragartzen gure alde edo kontra bilakatu daiteke. Zerrendako spoten erdia baino gehiagotan, 6tan zehazki, umorea erabiltzen da. F.C. Barcelona, EITB, Emidio Tucci eta Museo Guggenheim Bilbaoko iragarkietan ez dago umorearen arrastorik.

Honekin batera, didaktikoak diren iragarkiak ez dira ugariak egungo publizitatean. Aztertutako hamarren artean bakarrik 11888koak du didaktikotasun hori, beste guztiek ez baitute behar euren produktuak iragartzeko.

Musika, iragarkietan erabiltzen den elementurik garrantzitsuena izan ohi da. Zerrendako guztietan erabiltzen da, bai fondoko musika baita jingle deritzogunak ere, 'Maletas'eko spotan gertatzen den bezela.

Gero eta gehiago dira iragarkiak egiteko pertsonaia ospetsuak erabiltzen duten enpresak. Fidagarritasuna eta era berean gertutasuna sortzen dute eta famatu hauek beharrezkoak ez diren arren garrantzia ematen diete spotei. Hala ere, klasean ikusitako hamar spotetatik lautan bakarrik ikusi ahal izan ditugu ospestu batzuk. Lau horietatik gainera, F.C. Barcelonako jokalariak eta EITBko izarrak euren burua dabilz iragartzen, beraz ez dugu ospetsu gisa sailkatuko. Beraz, Antonio Banderas (Iberostar) eta Paco Leon (11888) aktoreak dira irtetzen diren bakarrak.

Amaitzeko over ahotsa dugu. Ia guztietan erabiltzen dela ikusi dugu, 11888ko 'Maletas' eta El Corte Ingleseko 'Emidio Tucci' iragarkietan izan ezik. Dena den, azpimarratu beharra dago gizonezkoen ahotsa askoz erabiliagoa dela emakumezkoena baino 'Celtunis' iragarkian bakarrik entzun ahal izan duguna. Gizonezkoen ahotsa mota askotako spotetan agertzen da baina emakumezkoena, aldiz, bakarrik etxearekin eta etxeko lanekin zerikusia dutenetan soilik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario