2010/02/26

Sare sozialen eraginkortasuna

Sare sozialak aspalditik entzuten ari garen kontzeptua da. Sare sozial hauen helburu nagusia pertsonen arteko harremanak sustatzea da. Horrez gain, argazkiak, musika, bideoak eta edozein motatako multimedia materiala partekatzeko aukera ere ematen dute. Honaino, denok ados.

Gero eta hazkunde handiagoa duten sareak dira eta enpresa handiak eta multinazionalak negozio errentagarri eta arrakastatsu baten aurre ikusi dute beraien buruak. Tuenti edo Facebook profilak ditugunok badakigu zeri buruz nagoen berba egiten. Egunero hainbat inpaktu jasotzen ditugu sare sozial hauetan sartzen garenok, nahiz eta askotan konturatu ere ez egin. Hasierako orria kargatzen dagoen bitartean marka batek gure pantaila osoa bereganatzen du; gure sarrera ontzietan enpresa askok helburu komertzial hutsekin sortutako ekitaldiekin egiten dugu topo; eta gutxi ez bazen ere, lagunen urtebetetzeak 'Coca-Cola'k babesten ditu. Hau dela eta, marketing-objetuak sentitu gaitezkela uste dut.

Dena den, aipatu beharra dut, sare sozialetan ikus ditzakegun spotak eta iragarkiak zerikusi nahiko handia dute gazteon (sareen erabiltzaile nagusiak) interesekin edota gustuekin ere. Askotan gazteentzat propio diren txapelketak, kontzertuak etabarrekoak ikusten ditugu, hau da, benetan gustuko ditugun gauzak iragartzen dira. Hori ikusita, horren atzean marka bat dagoela ahaztu egiten dugu eta gure inpultsoak jarraituz klik egiten dugu.

Nire esperientziaz baliatuta, sare sozialekin denok irabazten dugula esango nuke. Egun gogor baten ondoren lagunekin argazkiak edo hitzak partekatzea ondo datorkigu danoi. Ni Tuenti eta Facebook erabiltzailea naiz eta askotan eskertzen da horrelako leku bat edukitzea minutu batzuetan zehar arazoak alde batera uzten ahalbidetzen digutelako. Hortaz, bai gazteontzat baita enpresentzat ere, sare sozialen arrakasta oso garrantzitsua dela, bi aldeen helburuak muturrekoak izan arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario