2010/05/21

Publizitate sexistari begira

Publizitate sexistaren arrastoak egungo publizitatean ikus daitezkeen aztertuko dut. Horretarako, 15 iragarki aukeratu eta horien balorazioari ekingo diot. Spot guztiak www.anuncios.com webgunetik ateratakoak dira. Iragarkien tituluetan klik eginez gero, spota ikusteko aukera dago.

1. Carslberg 'Team Talk'
Iragarki honetan emakumeen presentzia hutsa da. Futbolarekin harremana duen produktu gisa aurkezten da Carlsberg garagardoa eta spotan isaltzen den bezela, futbol mundua, mundu matxista jarraitzen du izaten. Bai jokalariak, bai entrenatzailea eta baita jarraitzaileak ere gizonezkoak dira. Gainera, 'eleven men, eleven english men' edo 'men of england it's time to join the immortals' bezalako esaldiak entzun daitezke iragarkian.

2. Footlocker 'Passion for trainers'
Footlockerren spot berri honek ez du inor aiherga utziko. Egitan, umorea da elementu nagusiena eta emakumearen papera gizonezkoaren gainetik agertzen da. Beraz, Emakunderen irizpideetatik abiatuta sexismorik ez dagoela esan genezake, baina aldrebes izango balitz eta emakumea menpekotzat agertuko balitz? Kasu honetan sexismoaren adierazpenik argiena izango litzatekela uste dut.

3. Nivea 'Está en ti. Siéntete 10'
Iragarki mota hauek ez dute inolako ezaugarri sexistarik adierazten. Emakumea da protagonista eta bere burua ondo ikusteko produktuak iragartzen dira. Baliteke gizonezko batek 'over ahotsa' egiteak sexismoaren ezaugarri izatea baina orokorrean ez dut uste sexista denik.

4. Apis 'Tomates únicos, sabor irresistible'
Spot honetan emakume bat etxeko andre gisa agertzen zaigu. Horrek ez du sexismorik adieratzen nire ustetan baina Emakunderen arabera, etxerako lanak emakumeak soilik gauzatzeak sexismoaren ezaugarri da. Hala ere, semeak elikatzea edozein gurasoen erantzukizuna da eta ez daukat argi etxerako lan moduan hartzen baduten ekintza hau.

5. Aquarius 'El camino de los encuentros'
Aquariusen kanpaina berri honetan ez dago sexismo arrastorik. Agertzen diren indibiduo guztiak gizonezkoak dira eta over ahotsa ere gizonezko batek egiten du. Dena den, istorio baten barruan gaude, hainbat balore sustatu nahi dituenak. Horregatik, emakumerik ez agertzea edo gizonezkoen ahotsak bakarrik entzun ahal izatea ez du zertan sexista izan beti.

6. McDonald's 'Proud Papa'
Iragarkiaren tituluak ikustarazten digun ez bezela, ez dago sexistatzat hartu dezakegun ezaugarririk. Agertzen diren pertsonaiak garrantzi berdina dute, bai gizonezkoak bai emakumezkoak.

7. Axe 'Sofaurus'
Axe markak iragarki polemikoak egiteari ekin dio aspaldi honetan. Anuntzio honek ere ildo hori jarraitzen du eta emakumea gizonezkoen menpekotzat agertzen dira. Objektu sexualak izango balira bezela ikus ditzakegu nahiz eta spotaren amaieran bakarrik irten. Oraingo kanpainan ere, Axek egiten duen publizitatea sexista da Emakunderen jarraibide asko betetzen dituelako.

8. Mahou 'Tenemos'
Futbolarekin harreman zuzena duen spot baten aurrean gauden arren, ez dago sexismoaren arrasto handirik. Over ahotsa gizonezkoa da baina irudietan emakumezkoak agertzen dira futbol jarraitzaile gisa. Egia da ere bakarrik Atletico de Madrideko jokalari gizonezkoak aipatzen dituela baina taldearen historian nagusi izan ziren izarrak dira eta badakigu lehen (eta oraindik ere) emakumeek zaila zutela futbolera jokatzeko eta mutilek lortu zuten ospea irabazteko. Beraz, faktore guztiak kontuan hartuta esan dezaket ez dela spot sexista.

9. Lipton 'Lalo'
Spot honetan gizonezkoen nagusitasuna nabarmena da. Musikaren sortzailea eta bandan aritzen diren gehienak genero honetakoak baitira. Emakume gutxi ikus daitezke baina Emakunderen irizpideak hartzen baditugu kontuan ez-sexista den kanpaina bat dela esan behar da.

10. La Casera 'Pedazo invento La Casera'
Post-testarako erabili nuen kanpainan badaude sexismoaren aztarna batzuk. Atso bat ikus dezakegu erratza pasatzen, beste bat erosketak egiten etabar. Alde horretik sexista dela esan dezakegu estereotipoen erabilpen argia dagoelako. Beste alde batetik, ordea, gainontzeko emakumeen zereginak ez dute etxearekin harreman zuzenik. Hortaz, arrastoak egon badaude eta parodia kutsuak ere sexista izatera laguntzen du.

11. Panrico 'Cara/culo'
Normalean emakumeak agertzen diren spota dugu Panricoren azken anuntzioa. Gizonezko bat azalpenak emateaz aparte, over ahotsa emakume bati dagokiola aipatu beharra dago. Emakunderen jarraibide bat ere ez da betetzen, hau da, ez da iragarki sexista.

12. Iberostar 'Deseos'
Iragarkia eta honen garapena normala da azken eszenararte. Bertan, bi emakume agertzen dira hondartzan eta esan dezaket, emakumeen gorputzen atalak ikus ditzakegula (gain-gainetik) iragartzen den produktuarekin harreman zuzenik ez dituzten arren. Hala ere, spotak istorio labur bat kontatzen digu eta nire ustez, ez dago zertan sexista kontsideratu.

13. Donuts 'Empieza el día con una sonrisa'
Spot honek ez du sexismo arrastorik inondik inora. Genero biko indibiduoak agertzen dira, estereotiporik gabe eta gainera, over ahotsa emakume batena da.

14. Celta 'Los celtunis'
Celtaren spot honetan ez dut uste sexismorik dagoenik. Baliteke emakumezko bat etxerako erosketak egiten agertzeak Emakunderen irizpideen bat betetzea. Baina, ondo ikusiz gero supermerkatuan genero bietako pertsonak daudela ikus dezakegu nahiz eta emakumezkoa protagonista izan. Hau denaz gain, emakume baten over ahotsa entzun dezakegu.

15. Gallina Blanca 'Mercado'
Gallina Blancako bi iragarkietan sexismoaren arrastoak daude. Aurreko adibidean ikusi ez dugun bezela, supermerkatuan agertzen direnak emakumeak dira. Etxerako lanekin harremetan jartzen du emakumea eta gainera, lehenengo spotan entzuten den esaldia oso adierazgarria dela uste dut: '¡Mamá, la del sofrito!', janaria prestatzea gizonezkoen zeregina izango ez balitz bezela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario