2010/05/14

Publizitatearen mugak

Fernando Trías de Besek El País egunkarian idatzitako 'Los límites de la publicidad' artikulua irakurri ondoren, honako galdera hauei erantzungo diet.

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?
Enpresentzat oso kaltegarri bilakatu daitezke kontsumitzaile elkarteek egiten dituzten salaketak. Nahiz eta funtsik ez izan, enpresen interesen aurka doa salaketa hori eta publizitatea egiteari utzi behar diote. Egungo komunikaziorako ezinbesteko bihurtu da publizitatea eta enpresek horri buruz badakite.

Salaketak jartzen direnetik sententzia irteten den arte denbora oso luze bat igarotzen da eta enpresek denbora tarte horretan galdu ditzakeen diru kopurura izugarrizkoa izan daiteke. Beraz, nahiago dute askotan eragin baxuagoa izatea euren kanpainekin, salatuak izatearen arriskua dela eta.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?
Benetan bitxia da honen inguruan gertatzen dena. Autoreak behin eta berriz errepikatzen duen moduan 'El debate está servido'. Ezin da ulertu publizitate kanpaina bat (medioetan agertzeko orduan ordaintzen duena) denuntziatua izatea, zineman ikus dezakegun edozein pelikulak (etekinak ateratzen dituena) baino askoz ere leunagoa den irudi zehatz bat emateagatik. Publizitatearen kontrako organoak ere oso onean dakite jolasten horrekin eta baita kasu horiek nola irabazi ere.

Publizitatearekin eta medioekin hartzen diren erabakiak guztiz diferenteak dira. Spotetan ikus dezakeguna larria ez den arren salaketak jasotzearen arriskua du; telebistan arratsaldeko bostetan ikus dezakegun biolentzia egoera bat, ordea, ez du, segur aski, erreklamazio bat jasoko.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?
Paradoxa hau ulertzea nahiko erraza da. Argi dago, interesak direla medio, era baten edo bestean jokatzen dugula. Eta kasu hau ez da desberdina izango, noski.

Denoi interesatzen zaigu neurri txiki edo handiago baten, besteek gure buruari buruz duten iritzia. Eta Administrazioak, Estautak eta gizartean erantzukizuna duten erakundeak ere irudi garbia mantendu behar dute. Hau dela eta, osasunarentzako kaltegarriak diren gauzak (tabakoa eta alkohola batez ere) ez iragartzea komeni zaie. Aitzitik, tabako enpresak zergak ordaintzen dizkie erakunde hauei eta ekonomiaren igoera sustazen du. Honekin batera, aipatu nahi nuke betikoak irteten direla irabazten ia pelikula guztietan.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?
Auto-erregulaziorako, Autocontrol izeneko erakundea sortu zen. Agentziak, medioak, eta iragarleak hartzen dute parte eta modu honetan, kanpainek sor ditzakeen arazoei aurre egiteko balio du, jendeak ikusi baino lehen. Auto-erregulaziorako neurririk egokiena da, barrutik bertatik ikusten dituztelako publizitatearen alde txarrak. Gainera, isunak izatearen probabilitateak murritzagoak dira, noski.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?
Nire ustez, publizitatea interpretatzeko aukera asko daude. Argi dago gauzak batzuk onartezinak direla baina ez dugu ahaztu behar fikzioa dela. Gizakion eskubideen aurka ez doan bitartean, askatasun osoa itxi beharko genioke publizitateari. Mugak non dauden jakitea ez da batere erraza, baina, nire ustetan, heldu gara puntu batera non dena txarto ikusten den eta kritikak eta salaketak egiten diren zentzurik gabe.

Ezinezkoa da denon gustura egitea kanpaina bat eta are gehiago, saldu nahi bada eta originalak izan nahi badugu. Ni, publizitatearen profesional baten buruan kokatuko banintz, zentsuraren aurka arituko nintzateke eta guztion iritziak errespetatuko nituzke nahiz eta nire pentsaera berdinekoak ez izan. Horregatik, hiritar sinple batek berdina egin beharko duela pentsatzen dut eta protekzionismoa beste zereginetarako uztea gomendatuko nioke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario